Lehenik eta behin, idatzi egin behar da. Gero, idazten jarraitu behar da. Baita inori interesatzen ez zaionean ere. Inoiz inori interesatuko ez zaiola uste dugunean ere. Eskuizkribuak tiraderetan pilatzen direnean eta, beste batzuk idazteko, ahazten ditugunean ere [...] pazientziaz eta setaz idatziz, idazten denarekiko fedea behin ere galdu gabe...
Agota Kristofen hitzak, "Nola egiten da bat idazle" galderari erantzunez: Analfabetoa idazle, 2004
(Eskarne Mujikak euskaratua: Alberdania, 2020).
Berrehun urte, berrehun enbor huts… eta kolonialismoaren inguruko beste kontu batzuk, otsaileko azken blogoeta honetan. Australiako Canberran dago, National Gallery-n. Berrehun enbor hustuk osatzen dute berrehun urteko zapalkuntza ez ahanzteko…
Hona hemen Aotearoan barrenako bidaian ateratako 45 argazki:
Aoraki (edo Mount Cook) da Zeelanda Berriko mendirik altuena (3.724 m). Hau diote maoriek beren identitatearen ikur gorena duten mendiaz: Kia tuohu koe me he mauka teitei, ko Aoraki…
Piopiotahi esaten diote maorieraz ingelesez Milford Sound izenaz ezagutzen den fiordoari, zeina Zeelanda Berriko lekurik ezagunena eta bisitatuena baita. Piopiotahik “birigarroaren lekua” esan nahi du, birigarro kantariaren lekua. Elezaharrek diote…
Gizakiak denbora neurtzen ez zuelarik artean, Rakiren –Aita Zeruaren– semeak lurrera jaitsi ziren haren bigarren emazte Papatūānukurekin –Ama Lurrarekin– elkartzeko. Baina partitzeko tenorea heldu zitzaienean, waka (kanoa) zeruratzeko egin zuten…